eus | cas | fra 
Punta Galea Gorliz Matxitxako Santa Catalina Zumaia San Antón Igeldo Santa Clara La Plata Senokozulua Higer Sokoa Biarritz Angelu

Zokoko Itsasargia

Zokoko itsasargia izen bereko auzoan dago, Urruñako aldean; izan ere, auzoaren beste aldea Ziburukoa da.

Itsasargi-etxe bat da, 12 metroko dorre karratuari esker fokua itsas mailaren gainetik 36 metrora paratzen duena, Donibane Lohitzuneko badiaren gainean.
1.2 segundoan behin dir-dir egiten duen distira du ezaugarri, 12 milia luze iristen dena.

Zokoko itsasargia 1845ekoa da, orduan eskatu baitzuten bertako marinelek gotorlekuaren ondoan itsasargi bat eraiki zedin. Labarraren gain-gainean paratu zuten, 1823az geroztik zurezko euskarri baten gainean funtzionatzen zuen behin-behineko seinaleztatzeko argi batetik 44 metrora.
1936an elektrifikatu zuten. 1970az geroztik ez da inor bizi bertan, automatizatzearekin batera itsasargizain postu beharrik gabe geratu zen eta.

Arrantzale portu tradizionala, gaur egun bizirik dirauena, auzoko bizimodu lasai eta goxoaren isla da, turisten erakargarri. Badiaren bestaldean, Donibane Lohitzunen, ezkondu ziren Frantziako Louis XIV.a eta Espainiako erregeren alaba Maria Teresa, 1660an. Bertako historiaren gertakizun ospetsua gogorarazi nahi duenak bisitatzea dauka Louis XIV.ak ostatu hartu zuen etxea.

Lokalizazioa


Lokalizazioa

 

Argazkiak

 

Gertaldiak eta Naufragioak

- Kontuz ibili beharra dago, eta ez nahasi frantses armadako itsas infanteriak ondoan duen eta lanean jarraitzen duen semaforoarekin.
- André Pavlovskyk, Donibane Lohitzuneko itsasargiko arkitektoak, 1936an berrikuskatu zuen.

 

Iritziak

e-posta
 


Zokoko Itsasargia

fitxa

izena Zokoko Itsasargia
herria Ziburu
udalerria Lapurdi
latitudea 43° 23' 706N
longitudea 1° 41' 192 W
zikloa Dirdira jarraitu zuria 1.2 segundoan behin (argi 0.6 s – ilun 0.6 s)
garaiera img. 36 m.
dorrearen garaiera 12 m.
numeroa 80780
numeroa (int) D1424
irispidea 12 mn.
dorrea piramide-enbor formako dorre zuria, beltza gainaldean
   

Lapurdiko beste itsasargiak