eus | cas | fra 
Punta Galea Gorliz Matxitxako Santa Catalina Zumaia San Antón Igeldo Santa Clara La Plata Senokozulua Higer Sokoa Biarritz Angelu

Angelu Seinale-Dorrea

Angeluko itsasargia Seinale-Dorrea izenez ere ezaguna da, hain zuzen bertan daudelako praktikoek eta pilotuek Baionako barra zeharkatzeko darabiltzaten argi-jokoak, leku arriskutsu hartan itsasontziek portura sartzeko eta ateratzeko maniobrak artez egin ditzaten.

Aturriko bokalean dago, Baionako Barra ospetsuaren parean. Hondarra mugitzen denez, sarbidea ere lekualdatu ohi da. Bidea zeharkatzeko moduan badago, bi argi berde pizten dira. Sarbidea baimendua dagoen ala ez adierazteko, argia zuri edo gorri egoten da.
1861ean eraikia, hasieran oinarri hexagonala eta zutabearen enborra besterik ez zen. Alemanek Bigarren Mundu Gerran hamabi angeluko solairu bat gehitu zioten. Argia 17 m garai dago, eta 6 miliako irispidea du.
Aturriko Barrako pilotuen korporazioa Frantziako zaharrenetarikoa da. Baionako portura sartzeko eta ateratzeko maniobren ardura dute lanbide.
Haren bisita egin nahi izatera, zuzenean autoz hurbildu beharrean, aproposagoa da Angelu hondartzen gainetik Aturriraino doan pasealeku hiritartua hartzea. Handik Baionara bidegorriz ere joan daiteke, ez baitago oso urruti. Baionan bada, bai, zer ikusia franko, hala nola katedral gotiko bikaina, 1998an Gizateriaren Ondare izendatua. Euskal Museoak, izenean Baionako Historiarena ere gehitzen duenak, euskal etnografiaz gain XIX. mendeko Baionako itsas eta ibai portuen bizimoduaz asko ikas liteke.

Lokalizazioa


Lokalizazioa

 

Argazkiak

 

Gertaldiak eta Naufragioak

- Bigarren Mundu gerran, itsasargia Wehrmacht delakoaren agintepean egon zen.

- Baionan 1808an egon zen bitartean, Napoleonek bisita ugari egin zituen Baionako barrara. Han, harreman estua izan zuen Aturriko pilotuen nagusiarekin, eta behin baino gehiagotan eman zuen denbora seinale-dorrearen barruan.

1588ko uztailaren 30ean, Espainiak Ingalaterraren aurka prestatutako “Itsas Armada Garaitezina ” delakoaren ontziek ikaragarrizko ekaitz itzelari aurre egin behar izan zioten Bizkaiko Golkoan. Haietako bat, “Bazana” izenekoa, 30 tonakoa, 26 laguneko eskifaia eta 46 soldadu eta galera-arraunlariak eta guzti zeramatzana, Aturriko ez oraingoan baina Bokale Zaharrean, babesten saiatu zen. Alabaina, uhinek kostara eraman zuten, Baionako portuaren parera, eta han “esklaboena” izenez ezagututako hondarpe baten kontra talka eginarazi zuten.

 

Iritziak

  1. IdYXkcTzez July 28, 2011, 11:43 am
    This is way better than a brick & mortar esatblishemnt.

e-posta
 


Angelu Seinale-Dorrea

fitxa

izena Angelu Seinale-Dorrea
herria Angelu
udalerria Lapurdi
latitudea 43° 29' N
longitudea 1° 31' W
zikloa itsas poliziaren argiak, itsasontzien sarrera eta irteerak arautzeko berdea eta gorria tartekatzen dituztenak
garaiera img. 24 m.
dorrearen garaiera 22 m.
numeroa -
numeroa (int) -
irispidea 6 mn.
dorrea Behealde hexagonala, zutabeko dorrearen lehen solairua, hamabi angelukoa.
   

Lapurdiko beste itsasargiak