eus | cas | fra 
Punta Galea Gorliz Matxitxako Santa Catalina Zumaia San Antn Igeldo Santa Clara La Plata Senokozulua Higer Sokoa Biarritz Angelu

Higer Lurmuturra

Higerreko itsasargiak, Lapurdin diren Zokoa eta Biarritzekoen auzo, Bidasoako errioan sartzen laguntzen du. 1881az geroztik ari da lanean. 21 metroko dorrearen estrukturak aurrealde laukizuzena du; oinarriak lau angeluko sekzio bat dauka, eta haren gainean zortzi angeluko sekzio bat altxatzen da, non linterna aire-itsastarra dagoen. Oraingo linterna, 1956koa, osoro dago kristalez inguratua.

Argia 23 milia luze iristen da, sistema katadioptrikoko optika birakariari esker. 10 segundoan behin bina distira zuri emititzen ditu, Higer muturreko eta Amuitz uharte txikiko arrokak ekidin eta Bidasoako bokalean sartzeko bide egiten laguntzen duela.

Arkitektura soila du, estilo neoklasikokoa, Frantzia aldean dituen auzokoen antzera. Eragin bera ere sumatzen zaio linternan ere, bordeletar kolore gorria du eta. Izan ere, hauxe da frantziar itsas aldetik datozen marinelek topatzen duten lehendabiziko itsasargia. Dorrea, Billanokoarekin batera, euskal itsasargietan luzeena da. 1937an 1.000 w-ko goritasun lanpara elektrikoaz hornitu zen.

 

Hondarribiko hiribildua, areago, udalerri osoa, Higer ingurua barne, bisitaldi gomendagarria izaten da. Hondarribia da Gipuzkoan harresia gorde duen  hiribildu bakarra. Hango kaleetan barna paseatzea XVII. mendera joatea bezalako zerbait da. Portu auzoko arrantzaleen etxe loratu koloretsuek eta Jaizkibel eta itsasoaren arteko baserriz zipriztindutako zelai eta mendiek paisaia goxo atsegina eskaintzen dute.

Lokalizazioa


Lokalizazioa

 

Argazkiak

 

Gertaldiak eta Naufragioak

HERRILANEN ALDIZKARIA. (PDF)- Itsas argikuntza
Bere Maiestateak 1847ko irailaren 13an ebatzi eta onetsitako planaren arabera, Gasteizko Herrilanen barrutian bost itsasargi eraiki beharko ziren, haietarik hiru Gipuzkoako probintzian, eta beste biak Bizkaikoan. Honakoak dira lehendabizikoak ezartzeko  adierazitako puntuak: Higerreko lurmuturra, Hondarribitik gertu; Pasaiako portuko bokalea eta Igeldo mendia, Donostiako portuko sarreraren eskuinaldean.

 

1881/11/12
Madril 9.
Domu Saindu egunean tamaina handiko balea bat Hondarribiko hondarretara iritsi zen, eta sei bat metro sakon dagoen une batean hondoa jota geratu. Zereak alferrik egin zituen ahalegin bortitz guztiak itsasbeherak iraun zuen sei orduetan; baina askatasunez mugitzeko adina ur izan orduko, ahoa bete hortz utzi zituen lehorretik fusilez tiroka ari zitzaizkion gizagaixoak.

1883/11/14
Kantauriko itsasertzean tamalez ohikoak izan diren ekaitz zakarretako batek duela egun batzuk tirabira eginarazi dio Hondarribian matrikulatutako Santo Tomas txalupari, eta eskifaiako hamaika lagun itsas hondora egotzi. Haien alargunak eta seme-alabak zeharo babesgabe geratu dira, batzuk aita eta amaren aldetik umezurtz.
Naufragoen familia dohakabeen miseria gorria leuntzeko baliabideak helarazi nahian, Zirkulu Euskal-Nafarrak erregutu digu beren aberkideei jakinaraz diezaiegun diru-biltzea antolatu dela Tetuan 16an duten idazkaritzan.

 

Iritziak

  1. Miren Egaña Goya January 12, 2010, 2:44 pm
    Oso i9nteresgarria iruditu zait web orri hau, baina faltan aurkitu det leku berari zenbait erreferentzia. Esate baterako Piarres Detxeberri, "Manual nabigacionecoa"Baiona 1677 an honela dio 10. orrian "Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu Hondarrabiako Igeren muilla zazu 9. brasetan eta deskubri zazu Ospitalea eta ethorriko zaizu amuisko puntaren Irlaren gaintik noroesta.

e-posta
 


Higer Lurmuturra

fitxa

izena Higer Lurmuturra
herria Hondarribia
udalerria Gipuzkoa
latitudea 43° 23,50 N
longitudea 1° 47,50 W
zikloa GpD(2)B 10s
garaiera img. 65 m.
dorrearen garaiera 21 m.
numeroa 00040
numeroa (int) D-1452
irispidea 23 mn.
dorrea Karratua, zortzi angeluko gaina, linterna aire-itsastar gorria
   

Gipuzkoako beste itsasargiak