eus | cas | fra 
Punta Galea Gorliz Matxitxako Santa Catalina Zumaia San Antón Igeldo Santa Clara La Plata Senokozulua Higer Sokoa Biarritz Angelu

San Anton

San Anton mendiaren gain-gainean dago, non oraindik ikus daitezkeen Erdi Aroan sua pizteko erabilitako talaia dorrearen zimenduak. Itsas mailaren gainetik 93 m-ra dagoen itsasargi honek hainbat eraso pairatu du gerretan. Adibidez, 1813an, Independentzia gerran frantsesek leherrarazi zutenez, itsasargia denbora puska batez itzalita geratu zen.
Ingurumarian denetariko landareak aurki daitezke, hala nola pinuak, akaziak, tamarindoak, hortentsiak. Dorrea 14 m garai da, zortzi angelukoa, zeinaren gainean bi solairu biribil eraiki diren, eta hauexen gainean dago linterna zuria. Haize-orratza dauka, bai eta Faraday kaiola ere, eta tximist-orratz sistema berezia era bai, 1870ean pairatutako ekaitz elektriko izugarriaren ondoren paratua. Gaur egun argikuntza sistema birakari automatizatua darabil, 15 segundoan behin launa distira zuri emititzen dituena, 21 milia luze.

Getaria arrantzale herri jatorrak badu bisitatzeko moduko erakargarri asko, besteak beste, Euskal Herriko monumentu gotikorik ederrenetarikoa den Salbatore eliza. Izan ere, XIV eta XV. mendeetan eraikitako eliza hau Monumentu Nazional izendatua da 1895az geroztik. Getariako kale nagusienetako bat, Katrapona izeneko pasabidean, haren azpitik igarotzen da, eliza behiala harresien partaide zen eta. Salbatoreren ezaugarri artistikoez gain, garrantzi historiko handiko tokia ere bada, zeren eta bertan ospatu baitziren, 1397an, Gipuzkoako lehendabiziko Batzar Nagusiak, alegia, gaur egungo Gipuzkoa lurralde historiko gisa instituzionalki osatzen hasi zeneko lehen bilkura.
Aipagarria ere bada Joan Sebastian Elkano nabigatzaile ospetsua, getariarra berau, eliza honetan bataiatua izan zela.

Lokalizazioa


Lokalizazioa

 

Argazkiak

 

Gertaldiak eta Naufragioak

1874/11/13
Nabigatzaileen kalterako.
El Diario de San Sebastián egunkariak dioenez, hilabete honetan, oliorik ez dagoela eta, Getaria, Pasaia eta Santa Klarako itsasargiak itzali beharko dira,  gobernuak bestelako neurriren bat hartzen ez baldin badu behintzat.
Esan beharrik ere ez dago edonoiz, baina oraingo egoeran bereziki, zeinen larria litzatekeen halakorik gertatuz gero.

 

Iritziak

e-posta
 


San Anton

fitxa

izena San Anton
herria Getaria
udalerria Gipuzkoa
latitudea 43° 18,6' N
longitudea 2° 12,1' W
zikloa GpD(4)B 15s
garaiera img. 93 m.
dorrearen garaiera 14 m.
numeroa 00335
numeroa (int) D-1489
irispidea 21 mn.
dorrea Eraikin zuria, dorre hexagonal eta dorretxo borobilekoa
   

Gipuzkoako beste itsasargiak