eus | cas | fra 
Punta Galea Gorliz Matxitxako Santa Catalina Zumaia San Antón Igeldo Santa Clara La Plata Senokozulua Higer Sokoa Biarritz Angelu

Zumaia

1870eko irailaren 15an hasi zen lanean. Garai hartan, itsasargia kokatua dagoen Talaia mendia ez zegoen lehorrez lotua Zumaiarekin. Hara iristeko, bada, jendea errioaren beste ertzeko auzoetara eramateko ardura zuen txalupaz baliatu behar izaten zen. Itsas mailatik 41 m-ra dago eta gaur egun eskailera aldapatsuek daramate haraino. Inauguratu eta gutxira lehertu zen gerran, karlistek linterna txikitu eta eraikina arraso hondatu zuten. Behin gerra bukatuta, berreraikia izan zen, eta 1881an berrekin zion lanari. Argi zuria ematen du, 12 segundoan behin, distira bana gehi hiruna gordeketako sortetan, eta 12 miliatara luzatzen da haren irispidea. Eguraldi-estazio automatizatu bat ere badauka, hezetasuna, tenperatura, plubiometria eta haizearen norabide zein indarra neurtzen dituena.

Zumaiako labarretan bene-benetan da deigarria flysh izeneko fenomeno geologikoa, San Telmo ermitatik edo haren azpiko Itzurun hondartzatik primeran ikusten dena. Ermita 1540koa da, agiri zaharrenen arabera, eta XVII.an birmoldatu zen. Erretaula, rococo estilokoa, XVIII. mendekoa da.

Lokalizazioa


Lokalizazioa

 

Argazkiak

 

Gertaldiak eta Naufragioak

1875/7/17
Itsas hondamendia.
Itsas Ministerioak gaur bertan jaso dituen albisteen arabera, “Bayonés” merkataritzako bapore-ontzia zeharo galdu da Deba eta Mutriku artean lainopean. Kapitaina eta ganberako mutil bat ito dira. Lehorrera iristea izan duten eskifaiako 13 lagun, 4 ofiziale, 11 soldadu, 2 andre eta 2 ume karlistek harrapatu dituzte preso.

 

Iritziak

e-posta
 


Zumaia

fitxa

izena Zumaia
herria Zumaia
udalerria Gipuzkoa
latitudea 43° 18,2' N
longitudea 2° 15,1' W
zikloa GpOc(1+3)B 12s
garaiera img. 41 m.
dorrearen garaiera 12 m.
numeroa 00370
numeroa (int) D-1493
irispidea 12 mn.
dorrea Zortzi angeluko dorre zuria, kupula urdina eta etxea dituena
   

Gipuzkoako beste itsasargiak