eus | cas | fra 
Punta Galea Gorliz Matxitxako Santa Catalina Zumaia San Antón Igeldo Santa Clara La Plata Senokozulua Higer Sokoa Biarritz Angelu

Senokozulua

1909an inauguratu zen, argi-sistema osagarri bat eskatu eta gero; izan ere, Platako itsasargia, zeinari atxikia zaion, ez baitzen nahikoa Pasaiako portura gauez sartzeko, eguraldi txarrarekin bereziki. Pasabide  konplikatu samarra zenez, itsasontziek hainbat maniobra egin behar izaten zuten, ubideko arroka-mutur eta labarrak ekidingo bazituzten.
Dagoen tokian dagoelako, ospelean, eraikinak ez du eguzkia negu osoan ikusten; hortaz, ilun eta hezea da. 50 m-ra kokatuta, Senokozulua itsasargia teknikoki balizatzat jotzen da, haren irispidea 8 milia nautikora mugatua dago eta.
Kolore sistema darabil, itsasontziek interpretatzea ezinbesteko dutena, ongi sartzeko. 1986 arte itsasargizaina bertan bizi zen. 1933an elektrifikatu zen.

Ubidearen beste aldean, Pasai Donibaneko Victor Hugo Museoan, bisitariek aurki dezakete erakustareto iraunkor bat, bai eta ikus-entzunezko bat ere: frantziar idazleak eskualdeaz idatzitakoa ez ezik, eskualdea bera ezagutzeko aukera ona.

Lokalizazioa


Lokalizazioa

 

Argazkiak

argazkiak: laukoak
 

Gertaldiak eta Naufragioak

 

Iritziak

e-posta
 


Senokozulua

fitxa

izena Senokozulua
herria Pasaia
udalerria Gipuzkoa
latitudea 43° 20' N
longitudea 1° 55,5' W
zikloa Gp Oc (2) BRV 12s
garaiera img. 50 m.
dorrearen garaiera 7 m.
numeroa 00140
numeroa (int) D-1458
irispidea 8 mn.
dorrea Zortzi angeluko dorrea okre koloreko etxetxoaren gainean.
   

Gipuzkoako beste itsasargiak