eus | cas | fra 
Punta Galea Gorliz Matxitxako Santa Catalina Zumaia San Antón Igeldo Santa Clara La Plata Senokozulua Higer Sokoa Biarritz Angelu

Matxitxako

Matxitxakoko itsasargiak, dituen dimentsioengatik ez ezik dagoen tokian dagoelako, iberiar penintsulakoen artean irispiderik luzeenetakoa du. Urdaibaiko biosferaren erreserbaren barruan kokatua dagoenez, toki estrategikoa da hegazti migratzaileak, zangak, gabaiak eta beste ikusi ahal izateko. Penintsulako lurmutur irtenenetakoa da Matxitxako, eta bertako itsasargia, Bizkaiko Golkoko inportanteena, zalantzarik gabe.

Gaur egungo itsasargia 1909an eraikia da. Linterna itsasargi zaharretik berrira lekualdatzea lan gaitza izan zen, zaldiak lagun eta eguraldia etsai. Izan ere, oso linterna handia da, eta egunez estali beharra dago, suteak ekiditearren.
Sistema katadioptrikoko optika dauka, eta hain da zabala ezen barruan pausu batzuk ematea ere baitauka. Haren argia 35 milia luze iristen ahal da. Argi zuriko distirak ematen ditu, bost segundoan behin.
Behiala, inguratzen dituen lau etxebizitzetan itsasargizain familia bana batera bizi izan ziren.
Itsasargiaren parean, Aketx uhartea eta Gaztelugatxe ikus daitezke.
Gaztelugatxe leku sorgindua da, xarmagarria. Gaineko San Joan ermitaraino iristeko, 231 mailako eskailera igo behar da. Penintsula baino gehiago, uharte ñimiño bat da, lehorrera 1696an arroka gainean eraikitako zubi batek lotua. XVII. mendean Arroxelako herejeek Izaro eta Gaztelugatxe zakuratu zituzten. 1782ko apirilaren 29an ingelesak izan ziren Gaztelugatxe arpilatu zutenak.

Lokalizazioa


Lokalizazioa

 

Argazkiak

 

Gertaldiak eta Naufragioak

HERRILANEN ALDIZKARIA. (PDF)- Itsas argikuntza
Matxitxakoko itsasargia eredu handi bat da, lehen mailako itsasargi bat.
Felix Uhagon jauna da proiektuaren ardura izan duen ingeniaria, bai eta obraren zuzendaria ere.
Haren kokatzeko, lurmuturrak puntarik irtenenean duen zabaltza bat aukeratu zuen; hartara, lurrak kentzeko lanak arintzeaz gain, zerumugan argia albait gehien luzatzeko abantaila ere lortu zuen.
Ingeniariak berak erabaki zituen alboko eraikinak izango zituen gela, biltegi eta gainerakoen nolakoak.
Kareharrizko zokaloa, erlaitza eta linternaren oinarria izan ezik, dorrea hareharrizko harlanduz eraikia da.
Kanpoko forma konikoa du, eta 14,7 m (53 oin) garai da. Argia ekinozioko itsasgoraren mailatik 79,3 m-ra (285 oinetara) dago, eta 18,8 miliako tangente bat dauka, argia urrutiago iristen bada ere.
Matxitxakoko itsasargi aparailua, lehen mailako eredu handia, bi zatitan osatua da: bata finkoa da, eta bestea, mugikorra.
Zati finkoa, halaber, beste bietan osatua da, alegia, gaineko eta azpiko katadioptrikoa, disposizio hau gabe galduko liratekeen izpiez baliatzeko asmoz.
Zati mugikorrak zirkunferentzia osoari heltzen dio, eta zortzi lentek osatua da, haietarik lau distirak emateko eta beste lauak argi finkorako.
Lenteok gurpiltxoen gainean pausatutako armadura bati loturik daude, eta haren azpian gurpil horzduna darama. Mihiztatze sistema bati esker, gurpil horzdunak errotazio mugimendua jasotzen du, erloju-makineria batean oinarritua, danbor bati kiribildutako soka baten muturrean dagoen pisua jaistean mugitzen da eta.

1887/11/19
Bermeon, denboralea dela eta, hiru arrantzale-traineruk hondoa jo dute, eta eskifaietako bost lagun hil.

1890/9/10
Denboralea.
Kantaurikoan berrikitan izandako denboraleaz, horrelako albisteak dakartza Donostiako egunkari batek:
“Arrantzaleen baporeek portu honetara, Pasaia, Zokoa, Capbreton eta Arcachonekora arribatu behar izan dute; horiez gain, iritsitako telegramen arabera, Mantxako eskoadra frantziarrak gure golkoan egiten ari zen zeharkaldia eta maniobrak bertan behera utzi eta sakabanatu behar izan du, Marengo, Furieux, Requin eta Reine Blanche korazatuak  Quiberoneko kaian eta Edmundo Fontaine eta 128 zenbakidun torpedo-ontziak S. Nazaireko portuan babestu direla.
Eperiergurutze-ontzia Kantaurin geratua da, Rocheforten babestera joateko agindupean, eta Gervais almirantea bera ere, La Lance, torpedo-abisuontziarekin batera, Loirako errioan sartu eta Nanteseraino igo da.
Pentsatzen ahal dute gure irakurleek zer nolako nekeak pairatu behar izan dituzten egunotan Reina Regente eta Reina Cristina ontzietako gure marinel kartsuek ere, denboraleari Matxitxako parean aurre egin behar izan diote eta.”

 

Iritziak

e-posta
 


Matxitxako

fitxa

izena Matxitxako
herria Bermeo
udalerria Bizkaia
latitudea 43° 27,2' N
longitudea 2° 45,2' W
zikloa DB 7s
garaiera img. 122 m.
dorrearen garaiera 20 m.
numeroa 00580
numeroa (int) D-1520
irispidea 24 mn.
dorrea Zortzi angeluko harrizko dorrea, harrizko eraikina
   

Bizkaiako beste itsasargiak