Santa Katalina
Santa Katalina itsasargia izen bereko lurmuturrean kokatua dago, itsas mailaren gainetik 46 m-ra. Oinarri oktogonalaren gainean altxatutako dorre bat da, kono-enborreko forma duena. Lurmuturraren luzapen batean eraikia dagoenez, ekaitzak daudenean uhinek busti egiten dute. Eraikinaren garaiera osoa 13 m-koa da. Zilar koloreko linterna dauka, sistema katadioptrikoko optika birakaria duena, eta irispidea 12 miliaraino luzatzen ahal duena. 1862ko azaroaren 15ean piztu zen lehen aldiz, porturatzeko itsasargia izateko sortua zelarik.
Lekeitioko portutik 1,5 kilometrora dago. Basakerien aurka babestearren, hesi batek inguratua da egun. Izan ere, itsasargien automatizazioak erakarri du bertan inor ez egotea, eta, horrenbestez, bakardadeaz baliaturik, halako erasoak ugaldu izana. Orain nabigazioaren interpretazio zentro bihur dadin da asmoa.
Beti izaten da gustagarri Lekeitioko kaleetan barrena paseatzea eta hiri txiki eder honetako arte eta arkitekturaren ondareaz gozatzea; horra hor, adibidez, Santa Mariaren Jasokunde eliza gotiko bikaina, erretaula eta guzti, San Jose eliza, Uriarte jauregia, eta abar.
Lokalizazioa
Argazkiak