Igeldo
Gaur egungo itsasargia itsas mailaren gainetik 134 m-ra kokatua dago. 1855ekoa bada ere, 1625eko agiriek diotenez, toki berean paratzen ziren egurrezko suziak, argi emateko.
Donostian beste itsasargi bat izan zen, Urgull mendian, hain zuzen Motako gazteluan, gutxienez 1551n.
1813ko abuztuan, Independentzia gerra bukatzear zegoela, Farolak -orduan erabiltzen zen izenez esatearren- argitzeari utzi zion, hiria erraustu zuten setioak zirela eta. Wellington jeneralak konpontzeko eta zerbitzua berrabiarazteko agindu zuen.
1833an berriro piztu zen argia, bai eta lehenengo Karlistada lehertu ere. Karlistak itsasargian bertakotu ziren, eta geroago Britainiar Legiokoek gauza bera egin zuten, bai eta kanoiez hornitu eta gotortu ere.
Matxitxako eta Biarritzeko itsasargiekin elkartzen da, eta Euskal Herriko indartsuenetarikotzat hartua dago. Harearrizko eraikina da, planta laukizuzena duena. Gainean terraza handi bat dauka, non dorrea 13 m garai altxatzen den.
Sistema katadioptrikoko optika birakaria du. 36 miliako irispidea duen argia emititzen du. Parafina erabiltzen zuen erregai gisa, harik eta 1918an elektrifikatu zen arte.
Lokalizazioa
Argazkiak
|
|
|
Gertaldiak eta Naufragioak |
HERRILANEN ALDIZKARIA. (PDF)- Itsas argikuntza
Gipuzkoa probintziako itsasargi nagusia Igeldo mendikoa da. Hirugarren mailako eredu handia; haren argia Biarritz eta Matxitxako lurmuturreko itsasargienekin bat etorriko da.
Itsasargi honen proiektua Manuel Peironcely ingeniari jaunak egina da, zeinak aproposago iritzi dion tokiz aldatzea batzordearen irizpenean argi honi egokitutako kokapena; izan ere, erabakia zen bezala argi zaharraren dorre berean kokatu balitz, argi-fokua garaiegi geratu eta itsasoko laino eta lanbroek, estaltzearen ondorioz, argia ezkutatuko zuketen, noiz eta hain zuzen haren laguntza beharrezkoen litzatekeen uneetan.
Kokapen berriarekin, argi-fokua itsas mailaren gainean 130 m-ra egongo da.
1879/5/27
Donostiako Ateneoaren zenbait bazkidek luzatutako asmoa, itsas salbamendurako elkarte bat osatzekoa, gogotsu eta biziki ongi hartua izan da gizarteko taldeen artean, denak bat baitatoz kostaldeko herrietako familien artean dolua barra-barra hedatu ohi duten ezbeharrak saihesteko xede nagusiarekin.
1889/10/22
Larri-larri.
Ostiraleko itsasgora Donostian inoiz ezagutu den bortitzenetakoa izan da.
Agintariek, gerta litekeenari aurre egiteko eta nahigabeak ekiditeko, hondartzan oraindik geratzen ziren etxola guztiak Kontxako pasealekura igoarazi dituzte.
Errege-etxola ere albait arinen eraitsi da, pieza guztiak Mirakontxako pasealekura igoaraziz.
Makineriako tramankulu handienetako osagai batzuk besterik ez ziren falta, eta haien zaintzera geratu zen bigarren kontramaisu Juan Pita Hermida jauna, hormatzarraren kontra atxikia dagoen etxola batean.
Gainerako marinel gudariek Kontxako pasealekura lekualdatutako etxoletan eman zuten gaua, errege-etxolaren zaintzan.
Marinelen esanei fidaturik, eta gero Kontxan gertatutakoa sekulan ikusia ez zenez, Pita kontramaisuak lasai lo egiten zuelarik, itsasgoraren unean, goizeko lauretan, bat-batean uhin batzuek altura sinesgaitzetara igo, etxola txikitu eta itsaso barrenera eraman zuten.
Marinel zangarrak laguntza eskatu zuen; baina itsaso zakarraren zarata zela eta, kideek ez zioten entzuten. Orduan, irauli eta txikitutako etxolaren barruan baretasunari atxikitzeko gai izan zenez, leiho bateko kristala hautsi eta igerian lehorreraino iristea lortu zuen.
Itsas Armadako komandanteak Pita Hermida jaun kontramaisua zoriondu du, benetako kaiola batean itxita egonagatik ere ia-ia ziurtzat jo zitekeen herioari ihes egin diolako.
1886/3/13
Donostiako portutik zortzi miliara haize oihalak osoro txikiturik aurkitutako San Rafael norvegiar brik barkuko kapitaina eta marinelak ontzi txiki batean Bilboko portura iritsi dira.
1892/10/23
BESTE NAUFRAGIO BAT.
Donostiako portutik hiru legoara, haize bolada zakar baten ondorioz, 13 marinelen eskifaiako traineru batek tirabira egin du.
Tostarteko guztiak itsasora erori dira.
Koitaduek etsi-etsian borroka egin dute herioari ihes egiteko; baina gehienak, olatuen indarrari men, itsas hondora amildu dira.
Hondamendia gertatutako tokian zebilen traineru batek igerian aurkitutako lau marinel bildu zituen.
Gainerakoak ordurako desagertuak ziren.
Luis Carril, biktimetako bat, Ondarroarekiko estropada irabazi zuen patroi ospetsua zen.
Biktimen artean badira estropadetan parte hartutako beste hiru marinel ere.
Ezbehar kalapitatsuak erabat lur jota utzi ditu herritarrak.
Gaur Udalak aparteko bilkura egin du, biktimak laguntzeko asmotan, egin ere. |
|
Iritziak |
Julian April 29, 2010, 12:20 pm El sitio es espectacular. Lo recomiendo a todo el mundo.
|
|
e-posta
|
|
|
|