eus | cas | fra 
Punta Galea Gorliz Matxitxako Santa Catalina Zumaia San Antón Igeldo Santa Clara La Plata Senokozulua Higer Sokoa Biarritz Angelu

La Plata

Platako itsasargia Ulia mendiaren ekialdeko muturrean dago, hain zuzen Pasaiako portura daraman bokalearen mendebaldean. Laukizuzena da, 1855ean eraikia, eta ezaugarri bereziena du mendiaren arrokan txertatua dagoela. 13 m luze da, eta 4 m-ko dorrea altxatzen den terraza bat dauka. Estiloz eklektikoa dugu: lau dorretxok inguratutako eraikina da, tankera erromantikoko gaztelutxo baten itxurakoa.

Itsas mailatik 153 m-ra dago. Txertatua dagoen arrokatik datorkio izena, eta etimologiaz hainbat teoria plazaratu dira, hala nola itsasotik ikusita arrokak distira egiten duelakoa, edo Arditurriko meategietako zilarra handik esportatzen zelakoa. Alabaina, sinesgarriago dirudi jatorria arroka beraren eitean egoteak, zeren eta euskal kostaldean, Jaizkibelen bereziki, plantaina hitza edo antzeko aldaerak erabiltzen baitira itsasora zuzenean erortzen diren pareta labartsuak deitzeko.

Haren optikak 13 milia luze iristen den argia emititzen du. Gain-gainean kokatu beharrean mendiko arrokazko mazelan txertatzeko ideia, lurra lautzeko lan garestia erakarriagatik, Carlos Campuzano ingeniariarena izan zen. Hala eginda, itsasargia, eta bertako itsasargizainak, oso arruntak diren ekaitz eta denboraleetatik babestuago geratzea zen asmoa.

Itsasargiaren ondoan pasatzen da kostaldeko Santiago Bidea. Pasai Donibane bisitatzea beti izaten da gustagarri, Victor Hugo Museora joateko ez ezik haren kale bakar luzean ibilitzeko. Pasai San Pedrotik txalupaz pasatuta, autorik gabeko paseo atsegina egin ahal izango dugu itsaso zabaleraino.

Lokalizazioa


Lokalizazioa

 

Argazkiak

 

Gertaldiak eta Naufragioak

1881/11/26
Donostiatik iritsitako telegrama baten arabera, bart Pasaiako portuan ainguratutako Trutsbergantin-goleta ingelesak Corouet fragata ingeleseko eskifaiako 18 lagun zekartzan, hilaren 3an itsaso zabalean hartuak, delako ontzi hura mastagabetua eta urpetua, zeraman zama zura zelako uhinen gainean zirauela, aurkitua baitzuten. Eskifaia jasoa izan zenerako, fragatak hamazazpi egun zeramatzan halako egoeran.

1882/10/15
Cardiffen matrikulatutako Welian Symington bapore-ontzi ingelesa iritsi da Pasaiara.
Portuan ainguratu duen handiena da ontzi hau. 3.000 tona garraia ditzake eta neurriak honakoak ditu: 300 oin eslora, 40 zabal eta 21 sakon. Dakarren kargamendua Estatu Batuetako garia da, Lasarteko irin-fabrikarako; 2.300 tona gari hauek direla eta, kalkulatzen da Pasaiako aduanetan, muga eta igarotza zergatan, 27.000 ogerleko inguru ordainduko direla, gehi portuko Elkargoari deskargatzeko eskubideengatik ordainduko zaizkion 8.000 pezetak.
1878an eraiki zuten ontzia, eta makineriak 200 zaldiko indar higiarazlea du.
Bapore-ontzi honen etorrerak argi eta garbi erakusten ditu Pasaiako portuak dituen ezaugarri natural onak, bai eta gero eta handiagoa duen mugimendu komertziala ere.
Aduanak 400.000 ogerleko inguru helarazten dizkio Estatuari urteko, eta burdinbide geltokiak, denbora berean, hamabi bat milioi erreal eskuratzen ditu.

1881/11/30
JOVELLANOS BAPORE-ONTZIAREN NAUFRAGIOA
Hona hemen lerro hauen izenburuarena egiten duen albistearen berri ematen dizkiguten telegrama ofizialak:
“Donostia 25.- Itsas armadako komandantea.- Oraintxe jaso dut Jovellanosbapore-ontzia, Pasaian arribatua egon zena, gaur eguerdian azpiko ardatzen gainean jota galdu delako albistea, berehala txiki-txiki eginda geratu da eta.
Haren alde ateratako txalupek, barrutiko laguntzailea eta guzti, hamabi eskifaikide salbatu dituzte, beste hamaika eta portuko pilotua falta direla; izan ere, itsasoaren egoerak ez du uzten uharrietara hurbiltzen. Baliteke lehorretik salbatzea zenbait lagun, flotatzen duten gaiei helduta-edo. Xehetasunak jaso orduko, transmitituko ditut.”
- - -
“Donostia 25.- Gobernaria.- Jaso berri dudan partearen arabera, Pasaiako portuko sarreran Jovellanos bapore-ontzi espainiarrak hondoa jo du, atzerritik erresumako hainbat tokitarako gai orokorrak zekartzala.
Emandako laguntzari esker, kapitaina, pilotuetako bat eta marinel batzuk salbatu dira; beste bi eskifaikide eta makinariaren gorpuak ere bildu ahal izan dira. Orain arte pilotu bat eta zazpi marinelen berririk ez dagoenez, hil ote diren beldur gara.
Ordena publikoaren burua, agenteak eta guardia zibileko bi bikote igorri ditut, gauez itsasoak lehorrera zitzakeen gaiak inork lapur ez ditzan.
Aduanako administratzaileak, itsas armadako laguntzaileak eta gainerako agintariak laguntzak oro eskaini dituzte, eta eskaintzen dihardute.

 

Iritziak

  1. Julia June 30, 2013, 8:40 pm
    I like it a lot buy ventolin inhalers online cheap others as a member or leader money available to

  2. 171 July 28, 2011, 9:27 pm
    Frlakny I think that's absolutely good stuff.

e-posta
 


La Plata

fitxa

izena La Plata
herria Pasaia
udalerria Gipuzkoa
latitudea 43° 20,1' N
longitudea 1° 56,0' W
zikloa OcB 4s
garaiera img. 153 m.
dorrearen garaiera 4 m.
numeroa 00120
numeroa (int) D-1456
irispidea 13 mn.
dorrea Eraikin zuri almenaduna
   

Gipuzkoako beste itsasargiak